Geoparkeen Munduko Sarea

Ideia on baten historia

MUNDUKO SAREA

  1. Geoparkeen Sare Globala gure lantoki amankomuna da; 44 herrialdetako 169 lurraldek osatutako familia erraldoia. Urtez urte hazten ari den puzzle baten piezak dira, eta pixkanaka Lurraren historia inoiz ezagutu ez duzun bezala erakusten dute. Mendi handiak, sumendi aktiboak, glaziarrak, basamortu ukiezinak edo bertigozko labarrak dira Lurra eta bertako biztanleak protagonista diren aparteko eta askotariko helmuga-sorta hau osatzen duten erakargarrietako batzuk.

     

    Sarea osatzeko lehen urratsak 2000. urtean eman ziren. Lesbosko (Grezia) baso harriztatua, Vulkaneifel-eko (Alemania) antzinako sumendien gunea, Haute Provence-ko (Frantzia) erliebe aurre-alpinoak eta Maestrazgoko Kultur-Parkea (Espainia) Teruelgo Molinos udalerrian bildu ziren, Europako Geoparkeen Sarearen (EGN) sorrera gauzatzeko. Kontzeptu berritzaile horrek ondare geologikoa tokiko komunitateen garapenerako erabiltzea proposatzen zuen. Zientzia, hezkuntza, kontserbazioa eta geoturismoa lurraldeen nortasuna eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko tresna bihurtu ziren.

     

    2000. urtean inork ez zuen uste sare hori azken hamarkadetako nazioarteko lankidetza-programarik arrakastatsuenetako bat izango zenik. Ideia on hura aliatuak batuz joan zen, eta 2004. urtean jada 21 geoparke zituen 9 herrialdetan banatuta, Txina barne. Oinarri horrekin sortu zen MUNDUKO GEOPARKEEN SAREA (GGN), irabazi asmorik gabeko elkartea, zeinaren helburu nagusia bazkideak elkarrekin konektatzea baita, horietako bakoitza hobetzeko funtsezko tresna gisa. GGNk, bere eskualde-sareek eta bere foro nazionalek urtero hainbat bilera eta kongresu antolatzen dituzte, eta horietan parte hartzea nahitaezkoa da. Geoparke bakoitza lantalde desberdinetako kide da, eta hezkuntza, komunikazioa edo arrisku geologikoak bezalako gai giltzarriak argitu nahi dituzte. Guztion artean esperientziak batzen ditugu eta gure lurraldeak modu adimentsuagoan kudeatzen ikasten dugu. Guztion artean etengabe hotzen ari den eta gero eta erakargarriagoa den helmuga osatzen dugu.

     

    Ongi etorri GEOPARKEEN MUNDUKO SARERA!!

  2. Espainiako Geoparkeak

    Ez da kasualitatea. Geoparke kopuru handiena duen munduko bigarren herrialdea da Espainia: 15. Gure herriak orografia eta geologia ikusgarriak ditu, eta horrek sakonki baldintzatu ditu herrietako ohiturak, tradizioak eta historia.

     

    Zer dute komunean Hierro uharteko itsaso bareko arrantzale batek, Almeriako Gata lurmuturreko gatzgile batek, Kordobako subbetikoetako olibari batek eta Palentziako ahaztutako mendi bateko artzain batek? Horiek guztiek kalitatezko produktuak ekoizten dituzte, lurrean sustraituta daude eta geoparke batean bizi dira, non geologiak erabat baldintzatu duen haien bizimodua. Espainiako geoparkeak helmuga harrigarri bat dira, denboran zehar bidaiatzea ahalbidetzen digutenak eta gure historia eta gure kultura milioika urteko historiarekin erabat lotuta daudela ulertzen laguntzen digutenak. Sevillako Iparraldeko Cerro del Hierroko kanbriar paleokarstean zehar ibil gaitezke; Pangea superkontinenteko mendilerroak imajina ditzakegu Villuercas-Ibores-Jaran eta Molina Alto Tajon; edo Euskal Kostaldeko flyscheko itsaso sakonetan murgildu gaitezke, duela 66 milioi urte dinosauroen desagertze handia islatu zuen kolore beltzeko geruza fina hatzekin ukitzeko.

     

    Geoparkeek paisaiaren bilakaera ulertzeko aukera ematen dute, eta baita klima-aldaketa bezalako erronken tamaina esperientzia ikaragarrien bidez ulertzeko aukera ere: Lanzaroteko Suaren Lurraldeko paisaia bolkanikoa zapaltzea, gaur egun Monserraten zerua ukitu nahi duen deltaren hondarretatik ibiltzea edo Pirinioetako azken glaziarretako aire hotza sentitzea dira Espainiako geoparkeek eskaintzen dituzten proposamen berritzaileetako batzuk.

     

    Ez izan zalantzarik. Esperientziak merezi du. Harritzeko prest egon eta utzi denborari astiro joaten.

  3. UNESCO eta GGN

    2014an ofizialki eratutako irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkartea da Geoparkeen Sare Globala (GGN), Frantziako legediaren mende dagoena.

     

    Munduko Geoparkeen Sarea UNESCOren bazkide ofiziala da, UNESCOren Munduko Geoparkeen funtzionamendurako. Haiera batean, UNESCOren babespean garatutako nazioarteko elkarte gisa sortu zen GGN, 2004an, eta jardunbide egokien ereduak garatzeko eta kalitate-estandarrak ezartzeko balio du, Lurraren ondareko guneen babesa eta zaintza barne hartzen duituzten lurraldeentzat, eskualdeko garapen ekonomiko iraunkorrerako estrategia baten baitan.

     

    Geoparke Globalen Sarearen osagai garrantzitsua da sareak sortzea eta Geoparke Globalen arteko lankidetza. Geoparkeen Sare Globalak eskualde-mailako sareak sortzea sustatzen du. Asia-Pazifikoko Geoparke Globaletarako, Asia-Pazifikoko Geoparkeen Sareak (APGN) GGNren Eskualdeko Sare gisa jarduten du. Europako Geoparke Globalentzat, Europako Geoparkeen Sareak (EGN) GGNren Eskualde Sare gisa jarduten du. Latinoamerikako eta Karibeko Geoparke Globalentzat, Latinoamerikako eta Karibeko Geoparkeen Sarea GGNren Eskualde Sarea da. GGNk lehentasuna ematen dio munduko beste leku batzuetan tokiko baldintzak islatuko dituzten antzeko eskualde-sareak sortzeari.

     

    UNESCOren Munduko Geoparke guztiak GGNko kide dira.