Geoparkeak Jardunaldi Irekien antolaketaren lekukoa eman dio Xeoparque Cabo Ortegali

Geoparkeak Jardunaldi Irekien antolaketaren lekukoa eman dio Xeoparque Cabo Ortegali

UNESCOren Munduko Geoparkeen Espainiako Sarearen XI. Jardunaldi Irekiak arrakastaz ospatu ziren Euskal Kostaldeko Geoparkean, Espainia osoko 18 geoparkeetako ehun bat ordezkarik parte hartu zutelarik. «Garena kontatu: geoparke bat interpretatu eta komunikatu» lelopean, geoparkeen arteko lankidetza indartzean, jardunbide egokiak partekatzean eta ondare naturala, geologikoa eta kulturala komunikatzeko eta zabaltzeko modua hobetzean oinarritu zen topaketa.

Jardunaldien baitan, alkateen arteko topaketa egin zen estreinakoz, geoparkeen etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko eta helburu komunak bilatzeko. Jardunaldietan mahai-inguruak eta jarduerak antolatu ziren panelei eta georutei, bisita gidatuei, interpretazio-zentroei eta dibulgazio-materialei buruzko esperientziak partekatzeko. Leongo Unibertsitatearen eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen artean garatzen ari den ondarearen interpretazioari aplikatutako neuromarketin-azterlan baten lehen emaitzak ere aurkeztu ziren.

Gainera, parte-hartzaileek bisita gidatuak egin zituzten Zumaian, Flyscha, euskara eta euskal kultura ezagutzeko, eta Deban eta Mutrikun landa irteerak egin zituzten bertako ondare historiko eta kulturala ezagutzeko. IKUS irudi-galeria.

Azkenik, Espainiako Geoparkeen Sareak erabaki zuen datorren urteko jardunaldiak Galiziako Xeoparque Cabo Ortegalek antolatuko dituela.

No Comments

Post A Comment

Geoparques Mundiales de la UNESCO en España
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.