Euskal Kostaldeko Geoparkeak interpretazioaren eta komunikazioaren inguruko Jardunaldi Irekiak hartuko ditu

Euskal Kostaldeko Geoparkeak interpretazioaren eta komunikazioaren inguruko Jardunaldi Irekiak hartuko ditu

Euskal Kostaldeko Geoparkea izango da UNESCOren Munduko Geoparkeen Espainiako Sarearen XI. Jardunaldi Irekien egoitza. Urriaren 7an eta 8an ospatuko da ekimena, «Garena kontatu. Geoparke bat interpretatu eta komunikatu» lelopean.

Edizio honetan, programak interpretazioa eta komunikazioa izango ditu ardatz, geologia-ondarea herritarrei hurbiltzeko eta geologiaren, paisaiaren, biodibertsitatearen, kulturaren eta tokiko nortasunaren arteko harreman estua balioesteko funtsezko tresna gisa ulertuta. Lurraldea ikuspegi integratzailetik aditzeko garaian kontakizunek duten garrantziaz hausnartzeko gonbita egingo dute jardunaldiek. Ikuspegi integratzaile horretan, zientzia, historia, kultura eta geoparkeetako herritarrak, elkarrekin bizi dira.

Programak hitzaldiak, esperientzia-mahaiak eta solasaldiak uztartuko ditu, baita landa-bisitak ere, Geoparkea eta lurralde horretan garatutako zenbait interpretazio-ekimen ezagutzeko. Egitarau osoa eta izen-emate orokorra egiteko prozedura laster jakinaraziko dira.

EGITARAUA ikusi.

No Comments

Post A Comment

Geoparques Mundiales de la UNESCO en España
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.