05 Aza Espainiako Sareko lau geoparkek Unescoren Munduko Geoparke izendapenari eutsi diote
Aldeko ebaluazio-txostenak eskuratuta, UNESCOren Munduko Geoparkeen Kontseiluak Munduko Geoparkeen Espainiako Sareko lau geoparke berretsi ditu: Cabo Ortegal, El Hierro, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Molina Alto-Tajo. Horrela, geoparke horiek berretsi egin dute Munduko Sareak ematen duen aintzatespen gorena, eta egiaztatzen dute eskatutako irizpideak betetzen jarraitzen dutela eta kalitate- eta kontserbazio-estandar altuak dituztela.
“Txartel berdea” (Green Card) berresteko prozesua lau urtean behin egiten da honakoak betetzen diren bermatzen duen azerketa medio: geoparkearen funtzionamendua, programa eta ezarritako jarraibideen betetze-maila eta izendapen horrek lurraldean izan duen bilakaeraren ebaluazioa. Ondare geologikoaren babesa, aniztasun biologiko eta kulturala, tokiko biztanleek geoparkeen kudeaketan duten parte-hartzea, eta kontserbazioarekin, hezkuntzarekin eta garapen iraunkorrarekin duten konpromisoa aitortzen ditu aipatu ziurtagiriak.
No Comments